Nortzuk gara?

MARIA RIVEROk eta ERIZ PEREZek osatzen dugu HUTSA bikote akustikoa. Ibilbide luzeko bi musikari gara, musika sortzeko eta irakasteko grinak elkartuak.
Mariak Musika Hezkuntzako ikasketak ditu. Apurka talde akustikoari amaiera eman ondoren, gaur egun Siroka taldeko ahotsa da. Valladolideko Gota a Gota taldearekin aritu zen ere.
Eriz gitarra irakaslea da. Amaiur, PinPanPun Band edota Neguri Gorriak bezalako taldeetako gitarjole izan da. Gaur egun Placton, Versen edota Krasis taldeetan aritzen da.