HUTSA bikoteak musika akustikoaren inguruko kontzertu didaktikoa eskaintzen dizue.
Ikaslearen partehartzea bultzatuz, musikaren inguruko adibide praktikoekin, musika zuzenean eskainiko duen ordubeteko saioa.

Umeek sortzaile eta musikari sentiaraziko dira gurekin. Barruan daukaten hori kanpora ateratzen lagunduko diegu, horrela, beraien kreatibitatea lantzen has daitezen.
Umeek normalean ez dute musika zuzenean ikusteko eta are gutxiago abesti bat nola eraikitzen den ikusteko aukera izaten. Gu kontzertuaren parte sentiarazten lagunduko diegu, beraiek ere eraiki ahal izango dutelako kantu bat.
Gure helburu garrantzitsuena umeengan kuriositatea piztea da eta kontzertu hortatik musikarekin gozatzen eta musika gustura ikastea da.

HELBURU DIDAKTIKOAK:
- Partaideen ezagutza musikala ABERASTEA.
- Ikasleei, musikarekiko INTERESA piztea, musika ez bakarrik irakasgai baten moduan ikusteko baizik eta kreatibitatea lantzeko tresna moduan ikus dezaten.
- Entzulea musika tresna ezberdinetara HURBILTZEA.
- Musikaren arlo LUDIKO ETA ADIERAZKORRA erakustea.
- Aisialdi atsegin, DIBERTIGARRI eta pedagokikoa eskaintzea.